18 Ene 2018 - 06:08 AM
INICIO  -  PUEBLOS  -  VIDA SOCIAL  -  VIDA MUNICIPAL  -  SERVICIOS  -  ENTORNO  -  ESCRÍBENOS 
Buscar 
Historia / Kultura: Kirikio euskara taldeak Alberto Iñurrategi gonbidatu du 'Hire Himalaya' aurkez dezanEnviado por: tulipanbeltza 
Zigoitia: ELKARGUNEAKZigoitiko "Kirikio" euskara taldeak Alberto Iñurrategi Muruko herrira ekarriko du. Albertok "Hire Himalaya" filma aurkeztuko digu eta nahi duenak berarekin hitz egiteko parada izango du. Ekitaldia aurrera eramateko Arabako Foru Aldundiaren diru laguntza izan dugu eta Muruko herriaren kolaborazioa. Emanaldia 2005eko urriaren 16an izango da, arratsaldeko 7etan Muruko elizan.

"Hire Himalaya" Felix gogoratzeko eta omentzeko egindako ikus-entzunezko lana da. Baina, horrez gain, Alberto Iñurrategik berak aipatu bezala, "oroitzapena, omenaldia eta mendiaren inguruko gogoeta sakona ere bada". Filmak nazioarteko hainbat sari irabazi ditu.
Zigoitiko udaletxeak euskararekin eta ekitaldi honekin ez du lagundu izan nahi. Honen adibidea lokalak ez uztearen arrazoia igandea dela da; igandeetan ez direla irekitzen. Jarrera mugiezin hau ez da ondo ulertzen, egiten duten bakarra euskara oztopatzea baita.
Filma ikustea merezi duelako web gune honen irakurle guztiok animatzen zaituztegu. Zuen presentzia oso garrantzitsua izango da guretzat, euskara Zigoitian bizirik dagoela erakusteko.
6032 lecturasEnvie esta historia a un amigo  Versión imprimible04 Oct 2005 - 07:10 PM
 Quiénes somos | Correo | RSS syndication 

Web hau PostNuken sortua izan da, PHPn idatzitako web atarian. Postnuke Software Librea da GNU/GPL lizentziarekin banatua. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio.
Esta web ha sido creada con PostNuke, un portal web escrito en PHP. PostNuke es Software Libre distribuído bajo la licencia GNU/GPL. Toda la responsabilidad tanto de la veracidad de la información como del respeto a los derechos de reproducción son de quien introduce la información.